Pasar al contenido principal

Irudia
SamuelRodriguezHikHasi

Hik Hasi bidez

Iragana sufritzen

Orain, nire ikasketa ibilbidea bukatzen hasi dela dirudiela, atzera begiratu eta jabetzen naiz ez dela batere txarto egon. Nahiz eta behin baino gehiagotan negarrez altxatu naizen goizetan, ikastolara joan nahi ez izateagatik, konturatu gabe egunak, asteak, urteak igaro dira, eta geroz eta zoriontsuago izan naiz. Eta ez egunak igaro ahala gutxiago geratzen zaidalako bukatzeko, baizik eta pertsonalki hazten joan naizela ohartzen naizelako.

Nik nire eskolako ibilbidetik zerbait errepikatu beharko banu, hasiera izango litzateke. Hau da, hasieratik hasiko nintzateke igarotako esperientzia guztiak bizitzen, onak zein ez hain onak izan diren horiek; izan ere, horiek izan dira, dudarik gabe, gaur naizena izatera eraman nautenak. Txikitako tolesgabetasunaz jota egindako akatsak zein ikaskideekin egindako barreak eta algarak, iraganeko lagunak edo orain lagun bilakatu direnak… Batez ere, ez direlako soilik ikasgelan bakoitza bere mahaian formal eta txintxo eserita igarotako orduak, horiei gehitu behar zaizkielako normalean disfrutatzearen aldetik probetxuzkoagoak diren joals-orduak edo gehienbat txikitan, eskolak bukatutakoan lagunekin patioan edo parkean meriendatu bitartean bizitako abenturak.

Ikasleok, gutxi gorabehera, egunaren herena pasatzen dugu ikastolan. Horrek esan nahi du astean 30 orduz gabiltzala klasean eta urtean 900 ordu inguru, nahiz eta hezkuntza mailaren arabera zifra horiek aldakorrak diren. horrekin esan nahi dudana da gure haurtzaroko zati oso handia pasatzen dugula eskolan. Horregatik, denbora soberan dago denetarik egiteko; izan ere, ohikoa den moduan, zenbat eta denbora luzeagoan egon toki batean edo pertsona talde konkretu batekin, orduan eta esperientzia gehiago izango duzu, eta jendea gehiago eta hobeto ezagutuko duzu.

Ezin dut ukatu heldu izateari hainbat alde positibo ikusten dizkiodala, baina aukera izango banu nire ikasketa ibilbidea hasieratik errepikatzeko, dudarik gabe bi urte nituenean ikastolara lehen aldiz orgatxoan sartu nintzen egun horretara itzuliko nintzateke.

Azken batean, antzara-jolasean arituko bagina moduan, garezurra duen gelaxkan erori eta hasierakora zuzenean pieza mugitzea gustatuko litzaidake, helmugara berriz gainerako gelaxka guztietatik pasatuz heltzen saiatzeko.

 

Azken albisteak

2024-03-22
El Araba Euskaraz está organizando diferentes actividades durante la llegada de la gran fiesta. Entre ellas, el Encuentro de Ikastolas de Araba de LHL5.
2024-03-21
Especial. 1 adj. Singular o particular, que se diferencia de lo común o general. 2 adj. Diferente.
2024-03-19
Trece alumnos y alumnas del BATXI 2 de la ikastola han participado por primera vez en la VII Olimpiada de Geografía de Euskadi.
2024-03-18
Del 8 al 19 de abril pondremos en marcha la matriculación para cursar Bachillerato en Armentia Ikastola.