Etapak

Haur Hezkuntza (0 - 6 URTE)

EZAUGARRIAK:

  • GARRANTZI handiko etapa da honakoa; pertsonak bere nortasuna eraikitzen dueneko garaia da.
  • Haurraren garapen osasuntsua helburu duen hezkuntza-garaia da haur hezkuntza
  • Adimen eta emozioz beterik dagoen haurra da bere ikasketa prozesuaren protagonista. Irakaslea bidean laguntzeko dagoen gidaria da.
  • Haurraren gaitasunak garatzea dugu helburu: ezagutzen ikasi, egiten eta ekiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta komunikatzen ikasi, horiek ditugu helburu.
  • JOLASA dugu haurraren garapena eta ezagutzak jasotzeko tresna nagusia: manipulazioa, esperimentazioa eta esplorazioa.
  • Heziketa lana familian hasten da eta hezitzaile eta irakasleok familiarekin batera hartu behar dugu ardura hau.
  • Ikastolako hezkuntza Proiektua, izaera eta balioak, URTXINTXA proiektuan oinarritutako programazioan gauzatua.
  • Hezkuntzaren ikuspegi eraikitzailean oinarritzen gara nagusiki, beste metodo guztiak baztertzen ez ditugun arren.

 

LEHEN HEZKUNTZA (6 - 12 URTE)

EZAUGARRIAK:

  • Ikaslearen gaitasunak garatzea dugu helburu: Pentsatzen ikasi, egiten eta ekiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta komunikatzen ikasi, horiek ditugu helburu.
  • Adimen eta emozioz beterik dagoen ikaslea da bere ikasketa prozesuaren protagonista. Irakaslea bidean laguntzeko dagoen gidaria da.
  • Heziketa lana familian hasten da eta hezitzaile eta irakasleok familiarekin batera hartu behar dugu ardura hau: heziketa konpartitua
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) eguneroko tresna dira gure programazioetan, gure helburua ikaslea hiritar digital konpetentea eta arduratsua egitea izanik.

 

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (12 - 16 URTE)

Urtez-urte ezartzen ari garen proiektu-didaktikoa: EKI

EZAUGARRIAK:

  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren paradigman oinarrituta: garrantzia duena da ikasleak ikasten duen horrekin zer egiteko gai den.
  • Irakaskuntza tradizionaletik urruti dagoen hezkuntza-eredua.
  • Integrazioaren pedagogian oinarritutako irakaskuntza: ikasleak ikasten duen hori bizitza errealeko egoeretan aplikatzen erakusten dion materiala.
  • Ikaslea konpetentea egitea helburu duena: pentsatzen ikasi, egiten eta ekiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta komunikatzen ikasi, horiek ditugu helburu.
  • Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) eguneroko tresna dira gure programazioetan, gure helburua ikaslea hiritar digital konpetentea eta arduratsua egitea izanik.