HH ikasliburuak

 

Urtero bezala datorren ikasturterako testu liburuak eskuratu beharrean aurkituko zarete eta hala Armentia Ikastolak hainbat aukera jartzen ditu zuen eskura zuentzat aproposena aukera dezazuen.

 

A AUKERA(norberak nahi duen tokian)

Familia bakoitzak berak nahi duen tokian eros ditzake testu liburuak. Horretarako azpian duzuen fitxategian ("HHko liburuak 18-19.pdf") 2018-2019 ikasturterako testu liburuen zerrenda eguneratua ISBNak eta guzti eskura dezakezue.

Zerrenda horretan agertzen diren materialak dira ikasleak irailaren hasieran eskura izan behar dituenak. 

 

B AUKERA(Ikastolaren bitartez egitea erosketa)

Prozesu hau jarraian duzuen galdetegien esteken bitartez egiten da. Erosketa Ikastolen Elkartearen bitartez egiten da, IKASELKAR izeneko argitaletxera, hain zuzen ere.

  • Galdetegi horretan maila bakoitzerako ezinbestekoak diren materialak agertzen dira eta ikasle bakoitzeko eskaria egiten denean, familiak markatuko du Ikastolak bere izenean erostea nahi dituen testuliburuak.

  • Eskaria amaitutakoan ENVIAR botoiari sakatuz, idazkaritzakoen eskuetara iritsiko da. 

  • Eskariak eskuz beteta ere egin daitezke inprimakia idazkaritzara eskuz entregatuz gero.

  • Eskariak egiteko epea ekainaren 30ean, ostiralean, amaituko da eta ondoren tramitatuko da eskari guztia batera.

  • Testu liburuak abuztuaren azken astean iritsi ohi dira ikastolara eta ikasle bakoitzak bere materiala  irailaren 8aneskuratuko du. 

  • Sistema hau erabiltzen duen familiari uztaileko kuotatikkobratuko zaio eskariaren zenbatekoa.

 

GALDETEGIAK:

HH 3 Ipuinak

HH 4 Testu liburuak

HH 5 Testu liburuak

 

 

 

Fitxategia: