Ikasmaterialak

Armentia Ikastolan darabilzkigun material didaktikoak honakoak dira etapaz etapa:

HAUR HEZKUNTZA (3-5 URTE) --> URTXINTXA PROIEKTUA

LEHEN HEZKUNTZA (6-12 URTE) --> TXANELA PROIEKTUA

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA --> EKI PROIEKTUA

 

                                     

 

Hiru proiektuak Ikastolen Elkarteak hezkuntza-etapa bakoitzerako berenberegi sortutako proposamen didaktiko osoak dira. Hona hemen beren ezaugarriak:

Haurra bere osotasunean hartzen duten proiektuak

  • Gaitasunen garapenean oinarrituak
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen dutenak eta ikasle aktiboaren bila dabiltzanak
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen dutenak
  • Aniztasuna errespetatzen dutenak
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometituak

Euskal Herri osorako eginak

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituztenak
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamenak
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diotenak
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten dutenak

Irizpide metodologikoak

  • Globalizazioan diseinatutako materialak (Urtxintxa eta Txanela)
  • Ikuspegi eraikitzailean oinarritutakoak
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin