IKT proiektua

HELBURU OROKORRA

Ohiko tresna eta baliabide teknologikoak trebetasunez, erantzukinez eta espiritu kritikoz erabiltzea, informazio mota oro ekoizteko, biltegiratzeko, berreskuratzeko, lantzeko eta hedatzeko edo komunikatzeko gaitasuna garatu ahal izateko, bai eta norbera eta gizartea hobeto garatzeko egokienak diren informazioak bilatzeko, balioesteko, hautatzeko eta barneratzeko gaitasunak emateko, informazioa ezagutza bihurtze aldera.

Informazio gizarteko hezkuntzaren gaia jorratzean, esaten da teknologia horiek aukera ona direla hezkuntzaren multimedia planteamendua behingoz lortzeko, ikasleek ikaskuntzarako duten gaitasuna indartzen baitu. Multimedia hezkuntzaren kontzeptua ulertzeko, adierazteko baliabide, euskarri eta modu guztiak integratu behar dira: bai liburua, bai Internet, bai eta gaur egun eskura ditugun gainerako informazio edo komunikazio bideak ere.

Ikasleak lehen aipatutako hedabide guztietan eskura dugun informazio ikaragarri pilari behar bezala aurre egiten trebatzeko, Informazioa Erabiltzeko Konpetentzia (IEK) ezinbesteko kontzeptua da. Horrenbestez, subjektuek Informazioa Tratatzeko Teknologiak (adibidez, IKTak) erabiltzeko trebetasun aurreratuak eskuratu behar dituzte; kontuan hartuta trebetasun horiek ekintza esanguratsuak egitea edo arazo esanguratsuak konpontzea izan behar dutela helburu.

Definizio horren ezaugarri nagusia hau da: komandoen ikaskuntza mekanikotik eta erreminten funtzioetatik aldendu eta eguneroko bizitzako egoera hurbiletan eta interesgarrietan oinarritutako ikaskuntza sustatzea, eta IKTek aberastutako inguruneak erabiliz, curriculumaren beste ikasgai batzuen ikaskuntza eta ezagutza hobetzea.