Jantokia

NON

Ikastotako jantokia beheko solairuan dago kokatuta eta 189 pertsonarako edukiera dauka. Bertan dagoen sukaldean prestatzen da janaria egunero.

 

HELBURUA

Jantoki zerbitzu euskaldun, duin, jasangarri, iraunkorra eta hezigarri bat eskeintzea da.

 

NORI ZUZENDUTA

Ikastolako ikaste guztiei zuzenduta, Haur Hezkuntzatik Batxillergoraino.

 

KUOTAK

5,89 € egun bakoitzeko eguneroko erabiltzaileei

Noizbehinkako erabiltzailteak 7,24 € egun bakoitzeko

 

MENUAK

Ikastolaren jantokiko menuak jarraibide hauek dauzkate:

  • Bertako eta sasoiko produktuei lehentasuna ematea eta ahal den neurrian ekologikoak izatea.
  • Ikasleen artean fruta eta barazki kontsumoa igotzea eta Mundu Osasunerako Erakundearen aholkuak jarraituz azukreen kontsumoa gutxitzea.
  • Aurresukaldatutako eta frijitutako produktuen kontsumoa gutxitzea.

2014tik Armentia Ikastola eta Arabako nekazari batzuk elkarlanean ari dira. Astero nekazariek zuzenean haien babarrunak, txitxirioak, dilistak, patatak, tipulak, porruak, urazak… ikastolara hurbiltzen dituzte. Beraz, gaur egun gure ikasleek kontsumitzen dituzten lekale eta barazkien %80-a Arabako produktu ekologikoak direla esan ahal dugu.

Guzti honekin Ikastolako jantokia elikadura osasuntsu eta arduratsuago bat bilatzen du gure ikasleentzat, jantoki eredu bidezkoago bat lortzeko gizarte eta ingurumen aldetik

HH 1

Urte beteko gelan dauden ikasleak hainbat aukera izango dituzte beraien menuak aukeratzeko:

  • 1. eta 2. platera purean jatea.
  • 1. platera purean jatea eta 2. osorik.
  • 1. eta 2. platera osorik jatea
  • Janaria beraien etxetik ekartzea (2,95€)

Beste ikasle guztiak menu berdina izango dute. Hiruhilabete hasieran webgunean txertatuko da eguneroko menua.

Ikasleren batek dieta berezi bat behar badu, bere gurasoek eskaera berezi bat egin beharko dute jantokiko arduradunari.

 

BAZKALORDUAK

HH 1 eta 2 --> 11:45 - 12:30

HH 3-4-5 --> 12:30 - 13:15

LH --> 13:15 - 14:00

DBH --> 14:15 - 15:00

BATXILERGOA --> 15:15

 

AIS!ALDIA

Jantokiko erabiltzaileentzat hainbat ekintza eskaintzen dira bazkalorduak amaitzen direnerako 13:55etatik 14:55ak arte. Ekintza hauek bertsolaritza, ingelera, robotika, eskulanak eta musika dira.

 

KONTAKTUA

Ibai Ruiz de Aretxabaleta - iruiz@armentiaikastola.eus / 665.729.423