LH ikasliburuak

 

 

Urtero bezala datorren ikasturterako testu liburuak eskuratu beharrean aurkituko zarete eta hala Armentia Ikastolak hainbat aukera jartzen ditu zuen eskura zuentzat aproposena aukera dezazuen.

 
A AUKERA (norberak nahi duen tokian)
 
Familia bakoitzak berak nahi duen tokian eros ditzake testu liburuak. Horretarako azpian duzuen fitxategian ("LHko liburuak 18-19.pdf") 2018-2019 ikasturterako testu liburuen zerrenda eguneratua ISBNak eta guzti eskura dezakezue.
 
Zerrenda horretan agertzen diren materialak dira ikasleak irailaren hasieran eskura izan behar dituenak. 
 
 
B AUKERA (Ikastolaren bitartez egitea erosketa)
 
Prozesu hau jarraian duzuen galdetegien esteken bitartez egiten da. Erosketa Ikastolen Elkartearen bitartez egiten da, IKASELKAR izeneko argitaletxera, hain zuzen ere.
  • Galdetegi horretan maila bakoitzerako ezinbestekoak diren materialak agertzen dira eta ikasle bakoitzeko eskaria egiten denean, familiak markatuko du Ikastolak bere izenean erostea nahi dituen testuliburuak.

  • Eskaria amaitutakoan ENVIAR botoiari sakatuz, idazkaritzakoen eskuetara iritsiko da. 

  • Eskariak eskuz beteta ere egin daitezke inprimakia idazkaritzara eskuz entregatuz gero.

  • Eskariak egiteko epea ekainaren 30ean, ostiralean, amaituko da eta ondoren tramitatuko da eskari guztia batera.

  • Testu liburuak abuztuaren azken astean iritsi ohi dira ikastolara eta ikasle bakoitzak bere materiala  irailaren 8an eskuratuko du. 

  • Sistema hau erabiltzen duen familiari uztaileko kuotatik kobratuko zaio eskariaren zenbatekoa.

 

GALDETEGIAK:

LH 1 Testu liburuak

LH 2 Testu liburuak

LH 3 Testu liburuak

LH 4 Testu liburuak