Berriak

Aurtengo ikasturtean, aurrekoetan bezala, bertso-afaria antolatu dugu Ikastolan. Afari honen helburua bertsoekin gozatzea ez ezik, Armentia Ikastolako bertso-eskolako ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea ere bada.

Oinezko Busa martxan jarriko da maiatzean Armentia Ikastolan. Ekintza honek ikasleak ikastolara modu ziur, autonomo, aktibo eta sostenigarriago baten bidez etortzea sustatzen du. Ikasleak talde txikietan etorriko dira arduradun batekin.

Armentia Ikastolak eta Armentxo guraso-elkarteak ekimenera atxikitzea erabaki dugu eta babesa ematea. Horretarako, apirilaren 14an argazkia egingo dugu ikastolako kanpo aldean arratsaldeko 17:00etan.

Hilero bezala hemen duzue GEU elkarteak antolatzen duen 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoko hurrengo saioaren informazioa.

Eskerrik asko Euskal Herria!!
Eskerrik asko Armentia Ikastola!!

Gogoratu apirilaren 2tik 12ra arte Aste Santuko oporrak izango ditugula. Ondo pasa eta disfrutatu!!

Animo denok ikastolako lagunekin korrika egitera!

Martxan dugu KORRIKA eta hori opatzeko hainbat jarduera antolatu ditugu ikastolan. Animo eta goazen denok KORRIKArekin!

KORRIKA handia iritsi aurretik eta giroa berotzen hasteko, larunbat honetan, martxoak 14, ZABALGANA auzoko KORRIKA ospatuko da.

Orriak