Zer da?

Armentxo denok ezagutzen dugula pentsatzen badugu ere, askotan etortzen zaizkigun galderak eta zalantzak hori ez dela horrela pentsatzera eraman gaitu. Guraso Elkarteak antolatzen dituen jarduerak hainbat dira: eskolaz kanpoko jarduerak -arratsalde nahiz goizekoak-, hitzaldi eta tailerrak, guraso-eskola, ospakizunak (Euskararen Eguna, Ikastolako jaia), udalekuak eta lehen hezkuntzako zaintza.

 

Jarduerak ondo antolatu eta garatu ahal izateko, Armentxo batzordetan antolatua dago:

 

Jantokia eta zerbitzuak (udaleku eta zaintza)

  • Jantokian hemengo produktua sartzeko ahalegina egin dugu, eta baita lortu ere.

  • Lehen Hezkuntzako zaintza antolatu eta proiektuari forma eman diogu.

  • 3urtetik 8 urtera arteko umeen udalekuak antolatu.

 

Kultura

  • Dantza taldea antolatu eta irteerak zehazten dira.

  • Trikitixa eta pandero ikasleen agerraldiez arduratzen gara.

  • Marrazketa eta zeramika jarduerez ere bai.

 

Guraso-eskola

  • Umeen hezkuntzarekin erlazionatutako hitzaldiak.

  • Familia-tailerrak: kamisetak apaindu, kontserbak, bizikleta konponketa

  • 12 saiotako gurasoen elkargunea

 

Euskara batzordea

  • Euskararen eguna antolatu

  • Euskararekin zerikusia duten tailer eta hitzaldiak

  • Euskaraz jolasteko jarduerak

 

Kirola

  • Kirol proiektua garatzen ari gara

  • Begiraleen prestakuntza bermatzen dugu urtero saioren batekin

 

Jarduera puntualak

  • Jai eta ospakizunen ardura

  • Ez ohikoak diren jardueretan laguntza eskaini

 

Batzorde horiek dira Armentxoren motorea eta indarra. Eta gure umeek eskolaz kanpoko jardueretara joan ahal izateko, edo goizeko zaintza zerbitzuak izateko, edo udalekuak disfrutatzeko, edo... zure laguntza behar dugu. Batzorde batzuetan bajak izan dira, eta indartu egin nahiko genituzke.

 

Beraz, hurbildu zaitez gure bulegora edo gurekin harremanetan jarri

 

armentxo@armentiaikastola.eus

Telefonoa 688 886 828