Skip to main content

Batxilergoaren helburu nagusia gure ikasleek gizarteratzeko behar dituzten tresnak ematea da. Horrek esan nahi du ikasle ekintzaile, konprometitu, kritiko eta euskaldun eleanitzak hezi nahi ditugula. Honekin batera, elkarlanean jarduten, arazo ezberdinei aurre egiten, proba ezberdinei erantzuten eta autonomiaz jokatzen dakien ikaslea trebatu nahi dugu.

Helburu hau lortzeko metodologia aktiboak erabiltzen ditugu. Izan ere, gure metodologiaren ardatza eta protagonista ikaslea da, irakaslea bidelagun bihurtzen delarik. Irakaslea eduki transmisore izatetik ikaslearen laguntzaile izatera pasatzen da, bere ikaste prozesuan behar dituen tresnak lortzen laguntzen diona.

Gelan planteamendu metodologiko hori proiektuetan konkretatzen da. Azken batean, ikasleek hainbat ikasgaitan erronka ezberdinei aurre egin beharko diete. Erronka horiek fase ezberdinak izango dituzte eta fase bakoitzak taldekatze ezberdina izan dezake: banaka, bikoteka, taldeka… Proiektu horiek jakintza-alorrekoak edo jakintza-alor anitzekoa izan daitezke.