Ikastolan, denok gara gu

Zer dira ikastolak? Nolakoak dira ikastolak? Zerk bereizten gaitu? Honatx azalpen labur bat.

 

Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU.