Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorreko Bigarren Hezkuntzaren helburu nagusia gure ikasleek gizarteratzeko behar dituzten tresnak ematea da. Horrek esan nahi du ikasle ekintzaile, konprometitu, kritiko eta euskaldun eleanitzak hezi nahi ditugula. Honekin batera, elkarlanean jarduten, arazo ezberdinei aurre egiten, proba ezberdinei erantzuten eta autonomiaz jokatzen dakien ikaslea trebatu nahi dugu.

Helburu hau lortzeko EKI metodologia erabiltzen dugu. Metodologia honetan ikasleak egoera erreal baten aurrean, arazo honi irtenbide egokia emateko behar  dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du (edukiak ezagutu, landu eta bereganatu). Bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du (ez baitago arazo baten aurrean irtenbide bakarra), eta ikasi duena egoera berrietan erabili (ikasitakoa transferitu).