Skip to main content

Ikasleen gozamena eta euskaraz gozatzea da eskolaz kanpoko eskaintzaren ardatza. Hauen artean, euskal kulturarekin loturiko ekintzak era berezian sustatzen dira.

Armentia Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak Haur Hezkuntzako 4 urtetatik Batxilegorarte doaz eta kultura eta kirol-ekintzetan sailkatzen ditugu.

Kultur ekintzen helburu nagusia ikasleak lagunartean eta euskaraz kultura-jarduerez gozatzea da. 

Kirol ekintzen helburu nagusia ikasleek ondo pasatzea, lagunarteko giroan eta euskaraz jarduera fisikoaz gozatzea eta kirolarekiko atxikimendu emozionala eta gustua garatzea da, etorkizunean beraien bizitzan ohitura bihur dadin.