Skip to main content

Armentxo Armentia Ikastolako guraso elkartea da.​

 

Gure helburuak hiru ardatzetan defini ditzakegu:

1. Familien Ikastolako egunerokotasunean lagungarri izan nahi dugu. Ikastolarekin harremanean eta elkarlanean aritzen gara familien kexak, kezkak eta proposamenak batuz, landuz, eta dagokion ikastolako agentearekin horren jarraipena eginez. Gela ordezkarien bileretan parte hartzen dugu, bertan familien beharrez jabetzeko. Kalitateko eskolaz-kanpoko ekintzak izan ditzagun ere ikastolarekin elkarlanean aritzen gara.

2. Familiei zuzenduriko ekintzak antolatzen ditugu. Familientzat interesgarriak izan daitezkeen hitzaldiak, lantegiak eta formakuntzak antolatzen ditugu. Udalak antolatutako Guraso Eskola gure ikastolan izan dezagun kudeaketa lana egiten dugu.

3. Lantalde berriak bultzatzen ditugu. Gure ikastola guraso eta familien ikuspuntutik hobetzeko lantaldeak bultzatzen ditugu: mugikortasuna lantzeko, ikastolako patioa eguneratzeko, eta abarrerako.

 

Gurekin lan egiteko edo edozein kontu gurekin partekatzeko, gure helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke:

armentxo@armentiaikastola.eus