Hizkuntza Proiektua

ARMENTIA IKASTOLAKO HIZKUNTZA PROIEKTUA

Ikastolen mugimenduaren eta era berean Armentia Ikastolaren sorreraren zergati nagusietakoak hizkuntzaren berreskuratze eta garapen prozesuari erantzutea izan dira. Hori dela eta, ikastolen ibilbidea eta euskararen zabalkundea estu-estu loturik azaldu ohi dira. Hezkuntza euskalduna eta kalitatezkoa erdietsi nahian, euskara irakastea, euskaraz ezagutza eraikitzea eta euskaldun sena heztea izan dira, besteak beste, euskal gizarteak lagunduta, ikastoletan bildu den hezkuntza-komunitatearen sorguneko ardura nagusiak.

Euskararen irakaskuntzan gaztelaniak eta euskarak hartu beharreko tokia arautzeaz gain, Europako testuinguruan beharrizan sozial berrien artean, eleaniztasuna aurkitzen da. Hori dela eta ikastoletan ingelesaren ikaste goiztiarra zabaldu da eta, horrekin batera, laugarren hizkuntza ezartzen eta indartzen ari da. Halaber, ikas-irakaskuntza prozesuan bideratutako euskara gizarteko beste esparru guztietara hedatzeko helburua ere badu Ikastolak. Horretarako, euskararentzat erabilpen esparru zabalak ziurtatzeko asmoz Euskaraz Bizi eta beste zenbait proiektu osagarri sortu izan dira.

Nork bere errealitateari eta kokaturik dagoen testuinguru sozio-ekonomiko-linguistiko eta kulturalari egokiturik Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak bilduko dituen eta haien trataerari koherentzia emango dion dokumentua da Hizkuntz proiektua. Halaber, ikastolako Hezkuntz proiekua eta curriculum proiektuarekin lotura