Skip to main content

Euskaldun eleanitzak heztea du helburu Armentia Ikastolak.

Euskara egunerokoan biziko duten pertsonak…

  • Euskara dugu ardatz eta hasiera-hasieratik hizkuntza horretan murgiltzen dira gure ikasleak.

  • Gela barruko eremu pedagogikoan hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari arreta berezia eskaintzen diogu, hizkuntzaren kalitatea, aberastasuna eta eraginkortasuna garatuz ikasleengan.

  • Gelaz kanpoko eremuaren (jolasaldiak, jangela, eskolaz kanpoko jarduerak…) zeregin nagusietakoa da euskararen erabilerarako aukerak zabaltzea ikasleei.

  • Ingurunearen ezaugarri soziolinguistikoak kontuan izanik, euskararen sustapenerako Ikastetxearen Hizkuntza Normalizazio Planak garatzen ditugu (Ulibarri Programa eta Ikastolen Elkarteko HIZPRO Proiektua).

...euskal kulturaren partaide eta euskalduntasunaren transmisore izango direnak.

  • Euskara eta euskal kultura gure curriculumaren ezinbesteko osagaiak izanik, horien transmisioan hezkuntza-komunitate osoaren parte hartzea bultzatutzen dugu (Ikasleen Euskara Batzordea, Gurasoen Euskara Taldea…).

  • Familien parte hartzea bideratzeko baliabide, programa eta ekimenak eskaintzen ditugu.

  • Armentia Ikastola inguruko gizarte eragileekin elkarlanean aritzen da euskararen indarberritzean.

Behar duenean hizkuntza ezberdinak ahoz zein idatziz egoki eta modu autonomoan erabiltzen dakiten pertsonak eta hizkuntza horiekiko errespetua adierazten dutenak.

  • Euskaraz gain, gaztelania ere lantzen dute gure ikasleek, baita ingelesa (4 urtetik aurrera) eta frantsesa (12 urtetik aurrera) ere, Ikastolen Elkarteko Eleanitz Proiektuaren baitan.

  • Hizkuntza guztien lanketarako ikuspegi eta metodologia bateratuak jarraitzen ditugu (Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza), eta hizkuntza horien erabilera instrumentala garatzea dugu helburu.

Printzipio eta helburu horien lanketa eta lorpenerako beharrezko oinarri teorikoak, bitartekoak eta antolaketa irizpideak bildu eta horiei koherentzia ematen dien markoa da Armentia Ikastolako Hizkuntza Proiektua.