Skip to main content

HH1etik Batxilergorainoko ikasleek bazkal dezakete gure jantokian.

Aspaldian menu osasuntsu baten aldeko apustua egin genuen eta hauek dira oinarriak: bertan sukaldatzen dugu bazkaria egunero. Menuan, bertako eta sasoiko elikagaiei ematen diegu lehentasuna eta erabilitako lekale eta barazkien %80 Arabako elikagai ekologikoak dira.

Ikasleek txandaka bazkaltzen dute adinaren arabera eta txikienek beraien jangela propioa dute.

Jantokia egunero edo noizbehinka erabil daiteke.

Menuak webgunean eta ArmentiBerriko Jantokia ataleko Menuak aukeran izaten ditugu ikusgai. Era berean, jantokira apuntatu nahi izanez gero, atal horretako Zerbitzua eskatu aukeraren bidez egin dezakezue.