Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzaren ardatza Oinarrizko Konpetentzia orokorrak dira. Norbera izaten ikasiko duen ikaslea dugu helburu, bere burua den bezalakoa onartuko duena, ondoren elkarrekin bizitzen ikasteko, taldean bizi eta bere izaera konplexu hori ulertuz zoriontsu egingo duena.

Aske egingo du pentsatzen eta ikasten ikasteak. Erabakiak hartzen jakingo du eta egunerokoak jartzen dizkion arazoei irtenbidea ematen ikasiko du. Hala bada, ekiten eta egiten trebea izango da, ekintzailea, konponbide ezberdinak aurkituko dituen ikaslea.

Azkenik, hitzezkoa zein hitzezkoak ez diren komunikazio sistemak trebetasunez erabiliko dituen ikaslea formatuko dugu, euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu bateratu baten bitartez, hizkuntzaren erabilera oinarri duena.

Oinarri horiek guztiak metodologia aktiboen bitartez lortzen ditugu, ikaslea besteekiko elkarreraginez gizaki oso formatuz.