Guraso euskara taldea

Gurasoen euskara taldeko 2014-2015 ikasturteko lehenengo ekintzen aurkezpena.

Kaixo lagunok. 2012-2013 ikasturte erdialdean ikastolako Hizkuntza Batzordea martxan hasi zen. Aldi berean, eta euskararen erabilpen eskasa zela eta, guraso batzuk elkartzen hasi ginen eta horrela gurasoen euskara taldea sortu zen.

2013-2014 ikasturtean hainbat ekintza eta hitzaldi antolatu genituen, (euskararen egunean txokolatada, umeentzako jolas txokoa, gogoeta tailerrak eta abar). Urte beteko gorabeherak eta hausnarketen ondoren, ondorio nagusi batera heldu gara:

Hizkuntza ohiturak gako garratsitsua dira ikastolan euskara gehiago entzuteko, eta euskararen erabilpena areagotzeko gurasook daukagun papera ezinbestekoa da, hizkuntza ohiturak egunero landu eta finkatzen direlako.

Hau guztia dela eta, 2014-2015 ikasturtean ere hainbat ekintza eta tailer antolatuko ditugu eta hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Gaur aurkeztu nahi dizueguna “Zergatik ez” tailerra da. Guraso euskaldunei zuzendua dago eta atxikituta doan artxiboan daukazue tailerraren aurkezpena.Tailerra azaroaren 20an izangoa da eta informazio gehiago aurrerago emango zaizue, baita izena emateko epea zabaldu ere. Euskara ez dakiten gurasoak ez daitezela baztertuta sentitu, beraientzat ere zerbait badaukagu eta! Lehenengo ekintza urtarrilean ospatuko da, “Gurasoak eta D eredua” izenburuaz.

Ikastolan euskararen erabilpenaren inguruan interesa baduzue, informazio gehiago eskatzeko edota taldean laguntzeko prest bazaudete, galdetu Aratzi Armentxoko bulegoan edota helbide honetan: armentxo@hotmail.com.