25. urteurrena - Ikastolaren inaugurazioa

Gure ikastola 25. Urteurrenean murgilduta dago. Eta antolatu diren ekintzen artean Irailaren 28koa daukazue hemen ikusgai. Obren ondoren Ikastolaren inaugurazioa egin genuen. Une pozgarria izan zen ikastolan egon diren eta gaudenon arteko topaketa: familia, ikasle eta langile ohi. Guztion artean oroitzapenak gogoratu eta egindako ibilbideaz hitz egiteko aukera izan genuen.

Horren lekuko dituzue "Argazkiak" atalean dauden irudiak (https://www.armentiaikastola.eus/argazkiak)

    

Ezinezkoa izan da mundu guztia egotea eta zenbait gela kanpoan egon dira barnetegian. Horietako batzuk elkartrukea Holandarrekin egin duten eta nahiz eta kilometroz urruti egon, gurekin egon nahi izan dute bideo honen bitartez.

Ikastolako obrari buruzko bideo txiki bat ikus dezakezue.