Errigora

Kaixo:

Urtero bezala dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.
Aurtengoan, iaz bezala, bi saski eman ditugu aukeran, beltza eta zuria.
Kutxaren bat eskuratu nahi baduzue urriaren 26tik azaroaren 13ra bitartean duzue aukera eskaera egiteko. Eskaera hau zuen seme edo alabaren tutorearen bitartez egitea eskatzen dizuegu, zenbat kutxa eta ze motatakoak diren zehaztuz. Dena dela, azaroko lehen astean Ikastolako sarrera nagusian egongo gara eskaerak jasotzen.
Kutxaren prezioa 50 €-koa da, eta badakizue kanpaina honetan ateratako diruaren %25a Nafarroako Erriberako euskararen alde jarduten duten taldeentzako izango dela.
Informazio gehiago ERRIGORA web orrialdean daukazue.