Lemadun txartelak 2017

“25 urte betetzen ditugu eta irakurtzen jarraitzen dugu!!!”

IRAKURKETA SUSTATZEKO LEMADUN TXARTELAK

Gure ikasleen artean liburuenganako interesa sortu nahian, eta bereziki euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, hainbat ekintza burutzen ditugu ikastolan urtean zehar.

Ikasturte hasiera honetan, Lehen Hezkuntzako ikasgeletan irakurketa txokoak atondu, liburuz hornitu eta irakurketa libreari tartea egin diogu. Testuinguru horretan, aurreko urteetan bezala, irakurzaletasuna bultzatzeko lemadun txartelak diseinatu eta sortu dituzte ikasleek, eta helburu horri erantzuteko onenak iruditu zaizkienak hautatu, bakoitzak bere bozka emanez.

6.D taldeak proposatutakoa izan da lemarik onena gehiengoaren iritziz, 67 botorekin: 

 

Txartelik bozkatuena, berriz, 111 botorekin, 6.A taldeak aurkeztutakoa izan da.

 

 

* ARGAZKI GEHIAGO "Argazkiak" atalean!!