FAMILIA GIROAN EUSKARAZ

FAMILIA GIROAN EUSKARAZ

Urteko ekintzen hasiera

 

Badira urte batzuk Gurasoen Euskara Taldetik "Familia Giroan Euskaraz" ekimena martxan jarri zela  helburu bikoitzarekin: umeek euskaraz jolasteko gunea sortzea eta euskaraz bizi nahi dugun gurasoon sarea osatzea.

Azaroaren 17an aurtengo lehendabiziko  “Jolas Txokoa” burutuko da, DJ KAKTUSen dantzaldiarekin.

Honako hauek dira ikasturtean zehar programatutako gainerako Jolas Txokoen datak:

  • Urtarrilak 26        

  • Martxoak 16        

  • Maiatzak 11        

Jolas Txokoez gain, Gurasoen Euskara Taldeak beste ekimen batzuk ere antolatu ditu ikasturte honetarako: jolas eta eskulan lantegiak, Euskararen Egunerako ekintzak… Garaia iristean emango dugu horien berri.

 

Erantsitako dokumentuan irakur daitezke Jolas Txokoen helburuak eta parte hartzeko gomendioak