EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

EUSKARA AUZOLAN

“Euskara auzolan” izango da Euskararen Eguneko aurtengo leloa, norbanako, eragile eta erakundeek elkarrekin, elkarlanean eta elkartasunez egin behar baitugu lan gure hizkuntzak esparru zabalagoak bete ditzan.

Azken 25 urteotan, auzolanean eraiki dugu Armentia ikastola eta ondotxo dakigu elkarlanaren esanahia. Horrela bada, elkarrekin ospatuko dugu aurtengo Euskararen Eguna ere. Animatu eta etorri prestatutako ekintzetan parte hartzera!

 

ABENDUAK 1, OSTIRALA: IKASTOLAKO OSPAKIZUNAK

Eskola orduetan

  • Ikasle eta irakasleen arteko ospakizuna: jolasak, abesbatza, ikasleen ikuskizunak, zinema, pintxo lehiaketa, euskal zumba, Argitxori ongi etorria eta agurra…

Eguerdian

  • Bertso-bazkaria ikastolako bertso eskolakoen eskutik, hormirudi margoketa...

Ikasle, guraso eta irakasleen arteko ospakizunak

  • 17:00etatik aurrera, euskal erromeria eta dantza-plaza, zumba, dokumentalak, txokolate jana, tonbola...

 

ASTEBURUAN EUSKARAREN EGUNA GASTEIZEN

Beste aukera askoren artean…

  • Abenduak 2, larunbata. SORGINA TXIRULINA

Ipuina eta musika tresnen lantegia, euskara ez dakiten gurasoek beren seme-alabekin parte hartzeko.Informazio gehiago: hemen

Oihaneder Euskararen Etxea - Ur biltegia / 11:00

 

  • Abenduak 2, larunbata. EUSKAL OLINPIADAK

Jolas tradizionalak, abestiak, kultura, mitologia... 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Informazio gehiago: hemen

Oihaneder Euskararen Etxea - Ur biltegia / 17:00

 

  • Abenduak 3, igandea. ZINEMA: 'NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA”

Toti Mtz de Lezearen liburuan oinarritua. Informazio gehiago: hemen

Florida zinema aretoa / 12:00

 

Hirurak doakoak dira, baina gonbidapenak jaso behar dira Oihaneder Euskararen Etxean.

 

OHARRAK

  • Abenduaren 1an ez da arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

  • Ikasle, guraso, irakasle eta langile guztioi festetako zapia lepoan eta euskararen aldeko mezudun kamisetaren bat soinean ekartzea proposatzen dizuegu.

  • Arratsaldeko ekintzetan ez gara ikasgeletan sartuko eta korridoreetako materialak eta altzariak errespetatzeko dei berezia egin nahi dizuegu.

 

ARMENTIA IKASTOLAKO HIZKUNTZA BATZORDEA