Gabonetako Saskia

GABONETAKO SASKIRAKO TXARTELAK, DBH 4

Zenbaki bat = 1 €

 

DBH 4. mailako ikasleak Gabonetako Saskia zozketatzeko txartelak saltzen ari dira (idazkaritzan ere erosi daitezke). 

Aurten 300 € baino gehiagoko saskia prestatzea lortu dugu!!! Itxura ederra!! Saskia ikusteko hurbildu ikastolako sarrerara!! 

Zozketa Abenduaren 18an egingo dugu. Zozketa publikoa egingo da eta irabazitako zenbakia ikastolako webean argitaratuko dugu.

Gogoratu ateratako dirua 4.mailako irteerako, Holandan egiten duten elkartrukeko kostuan laguntzeko egiten dutela.

 

Anima zaitezte! Lagundu gure ikasleei txarteltxoak erosten! 

Otzara polita lor dezakezue horren truke!