Patioa

Ikasturte honetan berriz daukagu arratsaldeetan, 17:00etatik 18:15etara, patioa erabiltzeko aukera. Baina aukera honek zenbait baldintza ditu:

  • Ezin da inor korridoreetan gelditu.
  • Patioa eta frontoia zaindu egin behar ditugu; zakarrontziak erabili eta lurra garbi mantendu. Goizetan ikasleek frontoia eta patioa erabiltzen dituzte eta aspaldian zikin dezente agertzen da bertan.

Beraz, mesedez, patioa erabili nahi badugu zaindu beharra daukagu.