Errigora

Martxoaren 6tik 19ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Aurtengoan, iaz bezalaxe, aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta banaketa zein ordainketa banatuta egingo diren.

Honez gain, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera izango dugu aurtengoan.

Ez galdu aukera eta egin zure eskaera!!!

Olioa edo eta loteren bat eskatu nahi izanez gero zuen seme-alaben tutoreen bitartez egin dezakezue. Tutoreari produktua eta lote kopurua zehaztu behar zaizkio, eta eskaera heltzean idazkaritzan jaso ahal izango duzue.

 

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 19a izango da