Skip to main content

COVID-19. Ikastolako egoera - Urriak 2

2020/10/01

Une honetan, hau da egoera: gurasoren batek egindako frogan positibo eman duelako, aurreko bi asteetan jada etxean zeuden sei ikaslek, PCR bigarren froga eginda, positibo eman dute. Esan bezala, jada berrogeialdian zeudenez, ez du egoera horrek ondoriorik eragin ikastolan. Gainera, eta garrantzitsuagoa dena, asintomatikoak dira eta ondo daude guztiak.

Beste ikasle batzuk ere etxean daude PCRa egiteko zain edota honen emaitzaren zain, gaitzaren sintomak sumatu dituztelako.

Gauzak horrela, aste honetan ere esan dezakegu, momentuz, ikastola barneko kutsadurarik gabe jarraitzen dugula. Hartutako neurriak eraginkorrak izan daitezen, oraingo bidetik jarraitu behar dugu. Animo guztiei!