Skip to main content

Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldian parte hartu dugu

2020/10/01

Armentia ikastolako ordezkariak ikastolen mugimenduko kideokin batera egon ginen bertan. COVID-19 koronabirusaren pandemiaren ikasturtea izendatu zuen bere hitzartzean Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakariak eta horren aurrean behar besteko baliabideak eskatu ditu, ikastolek, “boluntarismoarekin funtzionatu badezakete ere, horrek muga duelako”.

Ikasturte hasiera honetako lehentasuna egoerari erantzun duin bat ematea dela azpimarratua du Tellituk, “ahalik eta ondoen erantzutea”, joan den astean Liher Larrea Armentia Ikastolako Lehendakariak esan bezala. Aurreko ikasturtean ikasitakotik ondorioak atera eta hobekuntzak eta zuzenketak proposatu eta egitera deitu du, ohartaraziz, iazkoa gogorra izan bazen, ikasturte hau ez dela aurrekoa baino errazagoa izango. Ikastolok erakunde eta talde bezala erantzuteko deia ere egin da ekitaldian.

Ikasturte hasierako aurtengo ekitaldian ikastolen jaiei omenaldia egin zaie. Aurten, pandemiaren ondorioz, ezin izan dira ospatu Araba Euskaraz, Herri Urrats, Ibilaldia, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Baina urte osoan egindako lanaren aitortza egin zaie.

Era berean, eta aurten ikastolen jairik ospatu ez diren arren, ikuskizun bat egingo dutela iragarri dute ikastolek. Musika eta dantza ikuskizuna izango da, eta, aurreratu dutenez, azaroaren 13an egingo dute Donostiako Kursaal aretoan.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.