Skip to main content

Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Psikologia Elkargoak COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko materiala landu dute

2020/10/01

Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Psikologia Elkargoa elkarlanean aritu dira azken asteetan COVID-19ak gure egoera emozionalean daukan eragina kudeatzeko lagungarria izan daitekeen materiala sortzen.

3 txosten sortu dituzte gomendioekin:

  • Irakasleentzako gomendioak, norbere osasun mentala zaintzeko aholkuak jasotzen dituena.
  • Irakasleentzako gomendioak ikasleei begira: komunikazioa, harremanak eta esku hartzea.
  • Familia eta ikasle helduentzako gomendioak.

Egoera berria eta emozionalki delikatua izan daitekeena bizitzen ari gara eta gomendio hauek guztiontzako interesgarriak eta lagungarriak izan daitezkeela uste dugu.

ArmentiBerriko dokumentazioa atalean eskegiko ditugu datorren astelehenean.

 

         

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.