Skip to main content

COVID- 19. Ikastolako egoera- urriak 16

2020/10/15

Txikiaren kasuan Osakidetzaren erantzuna oso azkarra izan da eta ikaslearen gelako guztiak eta tutore biak etxean geratu behar izan dira. Lehenengo PCR froga eginda, denek negatibo eman dute. Bigarren frogaren emaitza negatiboa izatekotan, astelehenean bertan izango ditugu bueltan. 

DBHko ikaslearen kasuan Osakidetzaren erantzuna askoz beranduago jaso dugu eta gaur bertan jakin dugu 14 ikasle konfinatuko dituztela, horietatik 10 berarekin egoten direlako klasean eta beste 4 berarekin egon direlako patioan, etab.

Urtearen sasoi honetan ohikoa denez, eta egiten ari den eguraldiarekin, haur sintomadunak badaude, baina definitu gabe COVID-19a duten, PCRak egin bitartean. Momentuz, uste dugu egoera nahikoa lasaia dela eta horrela mantendu dadin oraingo bidean jarraituko dugu lanean.