Erronka Topaketa

ERRONKA TOPAKETA

ERRONKA duela 5 urte martxan jarri zen ekimena da. Laburbilduz, bere oinarrizko xedea gazteei jaiaz gozatzeko kontsumoa baino haratago doan aukera ematea da, partizipazio aktiboa sustatzea alegia. Pasa den larunbaten, martxoak 17, lehenengo aldiz Euskal Herri osoko ERRONKA topaketa ospatu zen Zumarraga-Urretxun eta, bertan, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko talde bana elkartu ginen. Armentia ikastolako DBH4. mailako ikasleak joan ziren Arabaren izenean eta ederki ibili ziren. Egunak hiru zati izan zituen: 

  • Jolas eta jokoak (orientazio jokoa barne).
  • Bazkaria.
  • Adierazpen artistikoak.

Eskerrik asko topaketa antolatu duten Zumarraga-Urretxuko ikastolako lagunei. Eguneko argazkiak dituzue jarraian eta gogoratu, ERRONKAz gozatzeko hurrengo aukera ARABA EUSKARAZ jaian izango dela.