Pilota jaialdia

Apirilaren 17an, 25. urteurrena dela eta, pilota jaia ospatuko dugu ikastolan arratsaldeko 17:15 etatik 18:45 tara

HH5, LH1 eta LH2 ko ikasleek beraientzat egokitutako jolasetara jolasteko aukera izango dute (Zaldiaran izeneko barruko patioan) eta ondoren 18:30 ak aldera pilotari ospetsu bat etorriko da eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute ikasleek.

LH3 tik aurrera alde batetik, tailerrak (tako eta pilota) egiteko aukera izango dute (Olarizu izeneko barruko patioan) eta beste aldetik, frontoian palan, eskupilotan eta zestapotean jolasteko aukera egongo da. Bukatzeko, pelotari ospetsu bat etorriko da eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Parte hartu nahi izanez gero izena eman apirilak 16 baino lehen.

Eskerrik asko.