Skip to main content

Eskolaz kanpoko hainbat ekintza abiatu ditugu

2020/11/19

Haur Hezkuntzako ekintzei dagokienean, etenda jarraitzen dute, Eusko Jaurlaritzaren aginduari jarraituz. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, aitzitik, hainbat ekintza martxan jarri dira azaroaren 1etik aurrera.

LHko kultur ekintzen kasuan, 'gelako burbuilak' mantenduz aurrera atera ahal diren ekintzak eta taldeak martxan jarri dira.

Kirol ekintzen kasuan, urrian esandakoa berresten dugu:elkarrekintza fisiko handiena dutenak izanik, zailenak izango dira abian jartzeko. Baina era berean, umeek jarduera fisikoa egiteak duen garrantzia (beti, baina oraingo egoera sanitario eta sozialean are gehiago) balorean jarrita, beraien ongizate fisiko, sozial, emozional eta kognitiboa garatzeko beharrezkoak deritzogu kirol ekintzak”. Gauzak horrela, aurtengo salbuespeneko egoerara egokitutako eskaintza berria zabaldu da.

Joan den astean bidalitako jakinarazpenetik hona beste ekintza batzuk ere abiatu dira: 3 talde berri sortu dira, LH5Bko bertsolaritza (aste honetan bertan martxan jarri da), LH3B-ko Eskulanak (abenduaren 1. astean jarriko da martxan) eta LH2B-ko Robotika (datorren astean hasiko da). Badira beste zenbait talde/ekintza, izen emate bakar baten zain daudela martxan jartzeko.

Bestetik, LHko ingelesa bertan behera geratu izanaren harira, nahi duten ikasleentzako arratsaldetan online saioak eskaintzeko aukera mahaigainean dago eta aukera aztertzen ari gara Ikastolan.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.