Amurrioko Aresketa ikastolakoak bisitan

AMURRIOKO ARESKETA IKASTOLAKOAK BISITAN

Aste honetako asteazkenean, apirilaren 11an, Amurrioko Aresketa Ikastolako LHko 3 irakasle etorri ziren gure ikastola bisitatzera. Beraien helburua LHko espazioak ikustea zen, Aresketa Ikastolan ere obrak egitear baitaude.

Txundituta gelditu ziren daukagun espazio kopuruarekin, eguneroko lanean honek eman dezakeen jokuarekin eta pasiloetara ireki ditugun leihoek gure praktikari ematen dioten gardentasunarekin.

Aldi berean, azpimarratu zuten ikastolan zegoen isiltasuna, gelak ikaslez beteta egon arren.