Skip to main content

Zortedun gaude Armentian

2020/12/03

Oraindik ez dute erabaki zer egingo duten sariarekin, baina Irantzu Gonzalez de Mendozak aipatu digu pentsatzen ari direla irabazitakoaren parte batekin Ikastolari ekarpenen bat egitea.

Josu Oskozen familiari, berriz, 2019ko Araba Euskarazen zozkatutako autoa egokitu zitzaion. “Poz handia eman zigun saria jaso izanak. Baina, gurea den proiektu bat laguntzeagatik izateak are gehiago pozten gaitu”.

Ez dira hauek azken garaiotan Ikastolek ematen dituzten sariak jaso dituzten Armentiako familia bakarrak. Laponiara egin zuen bidaia Lorea Castellanok alabarekin 2018Ko Araba Euskarazen egokitutako sariari esker. “Bidaia baterako 6.000 euro egokitu zitzaizkigun eta guztia inbertitu genuen Gabonetan egindako Laponiako bidaian”. Ilusio handia egin ziela aitortu du Castellanok. Saldu ez zituzten txartelak hartu zituzten haientzat eta horietako bat izan zen zenbaki saritua.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.