Skip to main content

Urtarrilaren 9an egingo ditugu ikasle berriei begirako Ikastolako bisita eta proiektuaren aurkezpena

2020/12/23

Eusko Jaurlaritzak aurreratu egin du hezkuntza-zentroetan izena emateko epea. Eta 2021-2022 ikasturterako hezkuntza-zentroetan izena emateko epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da. Hori horrela, Armentia Ikastolak, urtarrilaren 9an, larunbata, egingo du bere proiektuaren aurkezpena eta Ikastolako bisita. Eta horregatik bidaltzen dizuegu ArmentiBerri berezi hau, joan den astean datorren urtera arte agurtu ondoren.

Ekimen hau ere egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun- eta osasun-neurriak hartuta egingo dugu. Horregatik, taldeka egingo dugu.

Haur Hezkuntzarako 3 txanda antolatu ditugu eta 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan egingo dugu saioa.

Haur Hezkuntzari buruzko informazioa jaso nahi izatekotan, msantos@armentiaikastola.eus helbidera idatzi. Urtarrilaren 9ko bisita egiteko eskainitako ordutegien artean nahiago duzuena adierazi zuen mezuan. Egun horretan etortzerik ez dutenentzat, beste bi aukera egongo dira: Urtarrilaren 11n online egingo dugun aurkezpenean parte hartzea; edota hitzordu berezi bat eskatzea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako 11:30ean da hitzordua.

Taldeak 20 familiakoak izango dira. Hasieran, aurkezpen orokorra egingo dugu horretarako aukera ematen duen espazioan eta ondoren 4 pertsonako talde txikiagoetan banatuko gara bisita egiteko.

 

Oharra: Bisita eguna baino lehen idatzizko informazioa helaraziko da. Edozein zalantza argitzeko, deitu Ikastolara 945 145 445 (abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra oporrak ditugu) edo idatzimsantos@armentiaikastola.eus helbidera.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.