Skip to main content

Osasuna eta elikadura ardatz, atzerriko hizkuntza ikasten

2021/02/25

Horretarako, elikadura osasungarriaren inguruan hitz egin dute, bakoitzak etxean bere errezeta gustukoena egin du eta ondoren ikasgelan prozesua azaldu du aurkezpen batean. Modu honetan, osasunaz eta elikaduraz aritzeaz gain, ohitura osasungarriak izateko lagungarri izango dena, ingelesa modu praktiko eta gertukoan ikastea bermatzen da.

Horretaz gain, NAIL SOUP istorioa antzeztu dute talde txikietan. Istorioan zehar hainbat osagai ikasi dituzte eta ahozkotasuna lantzeko aukera ere izan dute ingelesez. Beraien kabuz, mozorrotu eta bizitza eman diote antzezpenari, esperientzia polita izan da irakasleen iritziz.

    

 

Argazki gehiago: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/1959