Skip to main content

Salburuara egin duten bisitaren bitartez urmaeletako ekosistemak ezagutu dituzte 5. mailako ikasleek

2021/03/04

Animalien sailkapena eta elikatze katea lantzeko aukera ere izan dute ingurune zein ingeleseko arloetan.

Gaur egungo gizartean, ekosistemak zaintzeko eta espezieak babesteko kontzientzia indartzen ari da. Adibidez, oreinak galtzear zeuden, baina haien populazioa hazten ari da berriro. Eta ikusi besterik ez dago Euskal Herrian zenbat parke natural sortu diren azken urteotan aldundien eta udalen laguntzarekin.

Ikasleek, bertatik bertara gaia lantzeko aukera izan dute. Salburuako parkera egindako irteera aprobetxatu dute urmaeleko ekosistema eta bertan gertatzen diren elikatze kateak ezagutzeko. 5B gelak, Martioda Zentroan (Basa faunaren suspertegia) sendatutako hegazti baten askapenean parte hartu ahal izan dute gainera.

Argazkiak ikusteko: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/1995

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.