Skip to main content

Martxan da Araba Euskaraz egitaraua

2021/03/11

Erronka euskararen alde 10.000km egitean datza, eta, horretarako, Laudioko Zumalakarregi etorbidean nahi beste joan etorri egin ahalko dira. Ibilbidearen mutur bakoitzean kontrol gunea egongo da eta bertan egingo da kilometroen erregistroa.

Ibilbidea egokia da haurrek, gazteek zein helduek egin dezaten eta edozein modutan har daiteke parte: oinez, korrika, txirrinduaz, patinetan…

Zumalakarregi etorbideko mutur bakoitzean, anbulatorioan eta Gurutze Gorria inguruan, sarrera eta kontrol puntuak jarriko dituzte partaide bakoitzak egiten dituen kilometroak zenbatzeko. Horretarako bakoitzak euskararen alde egindako distantzia erregistratzeko txartela eraman beharko du.

Helburua hamar ordutan (09:00etatik 19:00etara) 10.000 kilometro egitea izango da. Bi mila pertsona biltzea da xedea; horrela, bakoitzak bataz-beste bost kilometro egin beharko ditu, hots, bost joan etorri. Hori lortzeko, gutxienez, 200 pertsona aritu beharko dira erronkan ordu-tarte bakoitzean. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da ordu-tarte bat aukeratuz, eta, gehienez, lau pertsonako taldeak egin ahalko dira.

Izena emateko estekara joateko egin klik hemen.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.