Skip to main content

Ikastolako organoak berritu eta kontuak onartu ditugu lehen aldiz modu telematikoan egindako Ohiko Batzar Nagusian

2021/03/18

Lehenengo aldiz telematikoki egin dugu eta teknikoki primeran atera da. Iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartzearekin batera, ikastolako organoak berritu dira.

Erronka gehitua zuen aurtengo batzarrak, osasun egoerari moldatuta egitea. Eskerrak eman behar dizkiegu Ekaitz Lopez de Uralderi, Aideko Lopez de Arbinari, Ibai Ruiz de Aretxabaletari eta Maite Santosi batzarra prestatzeko egindako lanagatik. Beraiek gabe ez litzateke hain ondo aterako.

ZOOM plataformak batzarra euskaraz egiteko aukera eman zigun eta gaztelaniaz jarraitu nahi izan zutenek horrela egin zuten Alberto Amorroritu eta Alex Vadillo bazkideek egindako itzulpen-lanari esker. Hau ere aurrerapauso handia izan zen. Zeharo eskertuta gaude itzultzaileek egindako lanari.

Iazko kontuak onartu genituen, baita aurtengo aurrekontua ere. Kuotak (goizeko zaintzakoa izan ezik) ez igotzearen erabakia berretsi genuen eta www.armentiaikastola.eus webgunea, webgune korporatibo izendatzea erabaki genuen.

Gure organoak ere berritu genituen:

Kontseilu Errektorea honela geldituko da osatuta: Marta Correa, Noemi Gamiz, Unai Mendizabal, Eider Olabe eta Leire Zulueta bazkide erabiltzaileek izendatuta eta Aideko Lopez de Arbina, Ibai Ruiz de Aretxabaleta, Aritz Iparragirre, Idoia Bedialauneta eta Alaitz Amundarain lan-bazkideek izendatuta.

Zaintza Batzordea osatuko dute: Maite Santosek, Javier Buesak eta Ana María Espejok.

Galdera-erreguetan bazkideen kezkak eta zalantzak argitu genituen.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.