Skip to main content

Urtebete guztia hasi eta bukatu zenetik

2021/03/18

Eta Armentia Ikastola ere ez zen salbuespena izan. Salbuespen-egoerak mota askotako ondorioak eduki ditu eta horien inguruan hausnartzen aritu dira ikastetxeko irakasleak eta hezitzaileak.

Horietako bat da Ander Gonzalez Haur Hezkuntzako (HH) lehen zikloko hezitzailea, eta azaldu du ordura arteko metodologiaren inguruko kezkak “nabarmenak” izan zirela: nola elkartu hainbeste pertsona ikasgeletan? Nola partekatu patioa gainerako umeekin? Antzera pentsatzen du Arantza Sanchez HH bigarren zikloko irakasleak ere, haren esanetan, birusa dela medio hartutako arauek mugak ezarri dizkiete eta beharrezkoa izan da metodologia egoera berrira moldatzea.

Maila guztietan eragin du birusak, eta horren erakusle da Aitor Elorza Lehen Hezkuntzako (LH) irakasleak adierazitakoa: “Konpetentzia digitalak garatzearen beharra nabarmendu da eta asko ikasi dugu aplikazio berriak ezagutuz, bideo tutorialak sortuz eta elkarbanatuz...”. Bigarren Hezkuntzako (DBH/Batxi) Aideko Lopez de Arbina irakasleak, berriz, aipatu du ikasle-irakasle harremanean eragin handia izan duela. Esan duenez, “klaseak ematerako orduan ikasleen ahoak ez ikustea traba handia da, ikaslearen izaera erdi-ezkutatuta geratzen dela eta”.

Alabaina, egoeraren aurrean ikasleek “jarrera bikaina” izan dutela nabarmendu du Gonzalezek: “Lehenak izan dira egoera normalizatzen eta  aurrera egiteko grina izaten. Jarrera bikaina izan dute haurrek eta horren erakusle da tenperatura hartzeko erakusten duten jarrera eta irakasleen maskarak errespetatzea, besteak beste”. Itxaropentsu azaldu da HH lehen zikloko irakaslea eta ez du zalantzarik etorkizuna “esku onetan” dagoela.

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.