Skip to main content

Estreinakoz eta finalera

2021/03/18

Pandemia zela-eta, ordea, finala ezin izan zuten egin; baina horren partez, Hitzetik Hortzera programan saio berezia egin zuten. Bizitako esperientziaren inguruan hitz egin du de los Airesek.

Eskolarteko Bertso Finalean lehen aldiz. Nolako esperientzia izan da? Zer ikasi duzu?

Oso gustura aritu nintzen, Bittori eta Ekiñe ezagutu eta Aitor berriro ikusteko aukera izan nuelako. Gainera, ohorea izan zen Alaia eta Juliorekin kantatzea. Saioan profesionalek nola kantatzen duten aurrez aurre ikusi ahal izan nuen, eta publiko gutxi genuenez, horrelako egoeretan abesten ere ikasi nuen.

Parte hartzen duzun lehen aldia, eta finalera iritsi zara. Nola sentitu zara?

Egia esan, harrituta gelditu nintzen finalera iritsi nintzela jakin nuenean. Ez nuen espero, eta, horregatik, asko poztu nintzen berria entzutean. Lehenengo aldia izanik, hasieran nahiko urduri nengoen, baina gero oso gustura aritu nintzen kantatzen.

Pandemia zela-eta finala ez zen egin, baina saio berezia grabatu zenuten Hitzetik Hortzera programan Julio Sotorekin eta Alaia Martinekin. Nolakoa izan zen ospe handiko bertsolariekin oholtza partekatzea?

Zoragarria izan zen. Beti izan dut bertsolari profesionalekin kantatzeko gogoa, eta hori lortzeko aukera paregabea izan zen egin genuen saioa. Gainera, abesten hasi aurretik Julio eta Alaiarekin hizketan aritu ginen, eta gu lasaitu eta animatu gintuzten; momentu hori ere asko gustatu zitzaidan.

Hitzetik Hortzera programako saio osoa ikusteko egin klik hemen.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.