Skip to main content

Armentiako lehen Kober lehiaketa antolatu dugu

2021/04/15

DBHko Euskara Batzordeak ekimen berri bat aurkeztu du aurten: Armentia Ikastolako 1. Kober lehiaketa. Txapelketan parte har dezakete ikasleek zein irakasleek, eta euskarazko edozein abestiren bertsioak grabatu beharko dituzte.

Lehiakideek maiatzaren 7ra arteko epea dute haien bideoak Wetransfer plataformaren bidez euskarabatzordea@armentiaikastola.eus helbidera bidaltzeko. Jasotako bideoak ikastolako sare sozialetan jarriko dira ikusgai, eta bertsio onenaren egileek irabaziko dute saria: Elkar dendan erabiltzeko kultur bonua eta oroigarria.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira: abestiak euskaraz izan behar du; Armentia Ikastolako edozein kidek har dezake parte; bertsioak bakarka edo taldeka egin daitezke, taldeka egitekotan, gehienez bost pertsonako taldeak izango dira; abestia bideo formatuan bidali behar da eta taldekide guztiak agertu behar dira.

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.