Skip to main content

Jarriko dugu beste 'Tanta' bat?

2021/04/22

Otsailean esan genuen moduan, geure buruari jarri diogun erronka da, Armentia Ikastolak dituen bazkideen kopuru bikoitza saltzea. Horretarako, jasotako txartelaz gain, bigarren bat hartu beharko luke bakoitzak.

Txartel bakoitzak 5 euroko balio du. Saltzeko txartel gehiago hartzen dituzten pertsonek,  hauek saldu ezean, bueltatzeko aukera izango dute. Bigarren edizio honetako zozketa ekainaren 25ean egingo da.

Gogoratu Tanta ekimenaren lehen edizioan zortedun izan zela Armentia ikastola. Izan ere, 2020an Armentia ikastolako Ollora Gonzalez familiari egokitu zitzaion eta haiek hala erabakita, sariaren zati bat ikastolan inbertitzea erabaki zuten eta ondorioz, Armentia ikastolako komunitate osoak jaso dugu horren onura.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.