Urtekaria 2017-2018

Kaixo familiak:

Jakingo duzuenez, aurreko astean zuen seme-alaben gelako argazkiak atera genituen. Orain argazkia ikusi nahi izanez gero, bi aukera dituzue:

  • Zuen seme-alaben geletan kopia bat dago jarrita

  • Ikastolako web orrialdean (www.armentiaikastola.eus) eta "Argazkiak" atalean sartu. Bertan ikusi daitekeen argazkia EZ DA INPRIMATUKO duguna. Web-ean zintzilikatu dugun argazkiari kalitatea kendu diogu eta "marca de agua" delakoa jarri diogu (horrela ez duzue argazkia deskargatuko eta zuen kontura inprimatuko).

              

 

Argazkia nahi izanez gero, zuen seme-alaben tutoreari nahi dituzuen kopiak eskatu. Argazki bakoitzaren prezioa 3,5 €-koa izango da (20 x 30 cm-ko argazkia) eta dirua zuzenean ikastolako kontutik hartuko da. Argazkia eskatzeko azken eguna ekainaren 13a izango da, asteazkena, goizeko 10:30ak baino lehen.

 

               

 

Mila esker!!