Skip to main content

Ibai Ruiz de Aretxabaleta, Armentia ikastolako Lehendakaria: “Gogoz eta erantzukizun handiz hartu dut ardura”

2021/05/13

Ardura hartu berritan Armentiako familiei mezua helarazi nahi dizue Ibai Ruiz de Aretxabaleta Lehendakari berriak. Taldearekin batera jorratzeko erronka politak ditu esku artean. Azken urteotan egindako aldaketak sustraitzea, barne mailan eta kanpora begira, ikastola gehiago zabaldu eta Gasteizko euskal eragileen artean errotzea, besteak beste.