Skip to main content

Kober-bertsio lehiaketaren lehen edizioak baditu irabazleak

2021/05/20

Latzen taldearen 'Laztana' kantuaren koberra bikaina izan da eta merezimendu osoz irabazi dute, zorionak bioi! Oroigarri polita jasotzez gain Elkar dendan erabili ahal izateko 30 euroko kultura-bono bana jaso dute.

Publikoaren aukeraketa, berriz, DBH4. mailako Maddi Agirrek eta bere ahizpa June Agirrek aurkezturiko bideoa izan da, Esti Markezen 'Oroitzepenek esnatu naute' kanturen bertsioa ederra. Oroigarria jaso dute Maddik eta Junek.

Mila esker parte-hartzaile guztiei eta hasi gaitezke datorren ikasturterako koberrak prestatzen.