Lehen Hezkuntzako lliburu-trukea

Data: 
Osteguna, 2018, Ekaina 21 - 17:00
Lekua: 
Txantxalekua

Lehen hezkuntzako liburuekin egin nahi dugun liburu truke bat da. Gutariko askok neba-arreba eta lagunen artean egiten dugun liburu truke hori, lehen hezkuntzan dituzten umeen guraso guztiei zabaltzea litzateke helburua. 

 

HELBURU GARRANTZITSUENAK:

Jasangarritasunarekin zerikusia duten baloreak sustatu eta landu: 

Konpartitu, berrerabili eta kontsumo arduratsua uztatu. Erostea ez da behar ditugun liburuak lortzeko modu bakarra, badira beste bide batzuk. 

Ikasleak materialaren erabiltzaile baina zaintzaile bihurtzen dira, ez dira jabeak. Hortaz, liburuek ahalik eta hoberen iraun dezaten ardura haiena da. 

Konturatu ingurugiroa zaintzeko eguneroko ekintza askoren inguruan hausnartu eta aldatu beharra dagoela. Horretarako, berrerabilpena aukera egokia da, horrela, lehengaiak aurreztu eta zaborra gutxituko dugulako.Familiei aurrezteko aukera ematen dio.

 

ZERBITZUAREN PRINTZIPIOAK: 

Familien parte hartzea ezinbestekoa da. 

Gure helburua sistema jasangaria eta autogestionatua sortzea da, eta hau lortzeko trukea bultzatu nahi da: liburu bat utzi beste baten ordez. 

Guraso bakoitzak liburuak ondo zainduta, forroa jarrita eta arkatza ezabatuta ekartzearen konpromisua hartuko du. Kurtsoan zehar libururen bat apurtuko balitz erabilpen okerragatik, familiak berria erosteko konpromisoa izango du. 

Dohaintzak: baten batek libururen bat ekarri nahi badu, nahiz eta ordainetan ezer ez jaso (umeak DBHn daudelako, edo behar ditudanak baino gehiago ditudalako), liburu horiek ere pozik jasoko ditugu donazio moduan.

Dena dela, ezin dugu ziurtatu eskatzen diren liburu guztiak lortuko direnik, hori familiek dakartzaten liburuen baitan egongo da. Beraz, liburu-banaketa ahalik eta modu bidezkoenean egingo da. 

Irizpide hauek hartuko dira kontuan: 

  • Liburuak ekartzen dituenak lehentasuna izango du dauden aleak banatzerakoan Liburuak egotekotan lehentasuna duten hauen atzetik banatuko dira gelditzen diren liburu hauek (libururik ekarri ez dutenen artean edo/eta behar dituzten baino liburu gutxiago utzi dituztenen artean)

  • Eskaera eskaintza baino handiagoa bada, liburuak zozketatu egingo dira eskatzaileen artean, beti ere goian aipatutakoak kontuan hartuz.

  • Liburuak soberan geratzen badira, zerrenda bat argitaratuko da sisteman parte hartu ez duen familiaren batek libururen bat beharko balu.

 

EKAINAK 21 OSTEGUNA, 17:00etan TXANTXALEKUAN