Skip to main content

'Jantokiko momentua'

2021/05/27

ikasten dituzte gure ikasleek  'jantokiko momentuan'. Lehenengo zikloko haurrek haien hezitzaileekin egiten dute tarte hori, pertsona ezagunekin egoki daitezen. Bazkaltzeko unea momentu lasaia izan dadin dugu helburu. Eta horrekin batera hainbat gauza lantzen eta ikasten dituzte.

Besteei janaria ez kentzen, besteen platera ez mugituz, ez zirikatuz bazkaltzen dugun bitartean... errespetua lantzen dute. Autonomia ere lortzen dute bakarrik bazkaltzen hastearekin batera.

Bestetik, mota guztietako janaria izaten dute, eta nahiz eta beti dena ez jan, gauza berriak probatu eta janariaz gozatzen dute denek elkarrekin, bata bestea ikusiz, neurri batean ezezagunari aurre egitea errazagoa delako. “Momentu polita da eta guretzakoa aukera oso ona da umeekin dugun erlazioa estutzeko”, hezitzaileen ustez.

Eta nola ez, pazientzia ere asko lantzen da, izan ere, “guztiek platera bukatzen ez duten arte, ez diegu guztiei hurrengo platera banatzen eta jateko dagoena ez bazaie gustatzen, tarte batez platera uzten diegu eta jatera animatu, inoiz ez behartu”.

Jantokian, elikatuz aparte, umeak jateko ohiturak ikasten ditu, “baina ohitura horiek etxetik ikasita etorri behar dira, eta hemen ikasketa prozesu hori jarraipena ematen diogu”, azaldu digute hezitzaileek. Askorako ematen du, hortaz, jantokiko momentuak, dudarik gabe.

Irudia
p1f6n9k29oimskn2jcsmpeui84.jpg
Irudia
p1f6n9k29o16dh1l3e1eaie9t1o8c5.jpg
Irudia
p1f6n9k29o7gn1u22uvr1hiahai6.jpg

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.